Nor gara

Kili-Kolo S.Coop. 2002. urtean gazteriaren arloan aritutako Andoaingo lan talde batetik sortutako entitatea da. Kooperatiba hau osatzen duten kideek esparru ezberdinetan formazio sendoa dute: psikologia, gizarte hezkuntza, informatika...


2008. urtean aldiz Maindi Elkartea, haur, nerabe eta gazteentzako zerbitzuak kudeatzeko helburuarekin ere, sortzen dute Kili-Kolo enpresako kide berdinek. Entitate honen bitartez, eskainitako zerbitzuen zabalpena lortzen da eta sektoreko lan sare berri bat sortzen da eskualdearen barruan.


Urteak pasa ahala, bi entitateak hazitzen joan dira, dituzten programa eta zerbitzuak hedatuz, hainbat entitate eta Udalekin harreman estuak izatera iritsi arte: Tolosa, Andoain, Villabona, Asteasu, Ormaiztegi, Lazkao...


Harremanetarako


Kontsultaren bat egin nahi badiguzu, gurekin harremanetan jarri zaitezke info@maindi.com helbidera idatziz edo 656745173 telefonora deituz.