Zerbitzuak

Ondoren Udal edo entitate pribatuei eskaintzen dizkiegun zerbitzu,programa edo proiektuak zerrendatzen ditugu.


Gaztelekuak

12-18 urte bitarteko nerabe eta gazteentzako aisialdirako Udal ekipamenduak dira. Hauen erabilera librea da eta orokorrean ez da beharrezkoa izaten bazkidea izatea. Bertan, eguneroko dinamikan, hainbat baliabide egoten dira beraien denbora libreaz gozatzeko: ping-pong mahaia, futbolina, bideokontsolak, ordenagailuak, mahai jolasak...Eskolako lanak egiteko aukera ere izaten da. Kasu batzuetan gelak eskaintzen zaie entsaioak, abestu, dantzatu edo eta urtebetetze festak ospatzeko. Momentu puntualetan aldiz, derrigorrezkoak ez diren ekintzak antolatzen dira. Gaztelekuan bertan (tailerrak, erakusketak, ikastaroak, proiekzioak, ikuskizunak...) edo irteeretan (karts, paintball, kirolabentura, atrakzio parkea, igerilekuetara, zaldian ibiltzera...)

Ludotekak

Gaztelekuen modura, ludotekek antzeko filosofia izaten dute, bainan kasu honetan 3-12 urteko umeentzat daude zuzenduak. Hauen helburuak, ondo pasatzeaz gain, beste umeekin erlazionatzea, integratzea, materiala eta lagunen arteko errespetoa, etab. izaten dira. Horretarako jolasek garrantzi handia hartzen dute. Tailer eta jolasak, heziketarako, nortasuna eta trebetasunak garatzeko tresna baliagarriak bihurtzen dira.


Udalekuak

Ikasturtea bukatzerakoan, ekainaren bukaeran hain zuzen ere, eta abuztura bitarte, lagunekin ondo pasatzeko parada izaten dira udalekuak. Eguraldi ona aprobetxatuz, kanpoko ekimen ugari programatzen dira. Hala nola, txangoak, ginkanak, uraren eguna, kirola... Gainera egun zehatzetan ere tailerrak egiteko aukera izaten da: eskulanak, sukaldaritza... Udalekuen antolakuntzan, adin maila berdinean, sexu eta eskola ezberdinetako haurrak nahasteko saiakera egiten da. Honela esperientzi aberasgarriagoa bihurtzen da eta lagun berriak ezagutzeko aukera ematen da. Adin tartea 3-8-koa izaten da.

Gazte Informazio Bulegoak

Gune hauetatik gazteen interesa izan dezaketen informazioa zabaltzen da: aisialdia, bekak, lehiaketak, bidaiak, lana... Horretarako, erabiltzen diren tresnak anitzak dira: panelak, sare sozialak, kartelak, buletin elektronikoa, whatsapp... Gune hauen helburu nagusia gazteentzako informazioaren difusioa izanik, beste aukera ugari eskaintzan dira ere. Antolatzen diren ekimenen artean adibidez, hitzaldiak, erakusketak, ikuskizunak, lehiaketak, ikastaroak, etab. egon daitezke. Harreta zuzenak ere, abantailak ematen ditu: txartelak egiteko (gazte, ikasle, irakasle, aterpetxe...) edo edozein zalantza argitzeko.

Udako zinema kalean

Helburu orokorrak honako hauek izaten dira: herritarrei udako asialdiko alternatiba atsegin bat eskaintzea eta zinemarako zaletasuna sustatzea, filmak hautatzeko kriterioen artean kalitatea zainduz. Ekimen honek etengabeko arreta suposatzen du, non beste profesionalekin planifikazioa, koordinazioa eta datekin bat etortzea funtsezkoa den. Uztaila hilabete egokiena izanik, maiatza iraila bitarteko lana izaten da normalean: filmen aukeraketa, baimenen eskaera, publizitate diseinua eta zabalpena, balorazioak... Filmen proiekzioa programa baten barnean daudenean, aukeraketari dagokionez, beti irizpide hauek kontuan hartu ohi dira: Genero ezberdineko filmak (komedia, akzioa...). Kontuan hartzen dira zinemaldietan eta lehiaketetan sarituak izan direnak. Herrian parte hartzen duten gazteei gustatzen zaizkien filmei buruz galdetzea. Kontuan izan behar da adin anitzetako pertsonak egon daitezkela kalean filma ikusten, ondorioz filmen edukiak zaindu egiten dira.

Euskararen sustapena

Adibide bezala, “Ongi Etorri” egitasmoa eramaten dugu: Euskal Herrira iritsi berri diren haur, nerabe eta gazte etorkinei harrera ona egiteko aisialdirako gunea da. Hainbat jarduera eta jolasen bitartez, beti ere beren nortasuna errespetatuz, euskara eta euskal kultura ezagutzeko eta barneratzeko aukera izango dute. Bertan, euskara hizkuntza bizia dela, hitz egitea garrantzizkoa, komunikaziorako eta gizarte-harremanetarako tresna dela agertuko da.


Jolasak eta tailerrak

Egitasmoa  5 eta 6 urteko haurrentzako aisialdi hezitzailea gauzatzeko eskaintza da. Gaur egun, astean behin elkartuta bazkaldu eta gero, haurren ikastetxean bertan, hezitzaile batek bideratutako jolasak eta tailer anitzak lantzen dira: txapak, postalak, gabonetako apaingarriak, mahai jolasak, altxorraren bila...


Dantza modernoak

Egitasmo hau Lehen Hezkuntzako haurrentzat zuzenduta dago. Bakoitzaren eskolan bertan, jangela eta gero  eskaintzen den ekimena da. Irakasleak antolatzen ditu koreografia entretenigarriak gaur egungo dantza modernoetara egokituz: funky, hip-hop, zumba...


Proiektuak / Ikerketak

Eskaintzen ditugun zerbitzu eta programa guztiek, aurretik garatutako proiektuetan oinarritzen dira. Eskarmentu handia dugu beraz, Gazteleku edo Ludotekak definitzeko garaian, beti ere, kokatuta dauden herrien ezaugarriak kontutan harturik. Bestalde, arlo ezberdineko ikerketak burutzeko gaitasuna erakutsi dugu. Hala nola, haurtzaro edo gazteriaren inguruan. Hauetan tresna ezberdinak erabili izan ohi ditugu: elkarrizketak, inkestak, foroak... Gazte Planak definitzen ere, gure bide nabargarria egin dugu.

Itzulpenak

Gure dinamikak, bi hizkuntzetan aritzera bultzatu gaitu. Ondorioz, txosten, balorazio edo bestelako dokumentuetan bai euskaraz bai gazteleraz idaztera ohitu gara. Azken finean, bi hizkuntzak menperatzen dituzten profesionalez inguratuak gaude. Hau dela eta, edozein dokumentuen itzulpena egiteko zerbitzua eskaintzen dugu ere.